![]() |
Lasarte- Oria: hiri paisaia |
Paisaiak eta erliebeak zer diren ikasteko, hurrengo
olerkia irakurri eta aztertu dugu.
TRENEKO LEIHOTIK
O, lur, oi,
lur, oi, lur nerea…
Oi, goiz
eme, barre gozoz ernea!
Arto,*musker,
mendi, baserri zaharrak,
ale gorriz
*abaildutako sagarrak.
Oro laino*mehe batek estalia,
Urrez *oro eguzkiak jantzia.
Jose Mari Agirre, Lizardi
1-Idatzi,poeman
aipatzen diren paisaia-elementuak.
(Urdinez idatzita dauden hitzak dira.)
2-Zein dira erliebe elementuak orduan?
(Gorriz idatzita dauden hitzak dira.)
Zer da erliebea?
Lurrak
egiten dituen formak dira. Adibidez: mendiak, bailarak, lautadak...
Zer da paisaia? Ikusten dugun guztia: mendiak, etxeak,
fabrikak...
Hiztegia:
*Oro= guztia
*Mehe= fin
*Musker:Sugandila
baino handiagoa den narrastia, gorputz luze eta zilindrikoa duena. Bukaeran
zorrozten doan isats luzea izaten du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina