2016(e)ko urriaren 3(a), astelehena

LASARTE-ORIA EZAGUTZEN



LASARTE-ORIA EZAGUTZEN

Ikasturte honen hasieran, gure herria, LASARTE-ORIA, hobeto ezagutzeko asmoz, 6. mailako ikasleak egindako irteeraren hainbat argazki ikus dezakezue ondoren.


Hemen, Berta, egingo dugun ibilbidea azaltzen ari da.


Zubi batetik ari gara pasatzen, naturarekin disfrutatzen.



Zubia pasata, landare desberdinak ikusi genituen, gero haien izenak ikasi genituen.



 Gure liburuxkan, landareen izenak apuntatu genituen: azeri buztana, orein mihia, iratxea, gorodioa, hepatika...






Hemen, Bertak pasadizo bat kontatu zigun.


"Gerra ondorengo garaian,guardia zibilaren ikuskaritza batetik aldendu nahian,emakume batek manta batean izkutatuta zeramatzan gauzak Plazaolako trenaren leihotik bota zituen, haien artean bere besoetako semea zuela konturatu gabe. Zorionez, haurrari ez zitzaion ezer gertatu"
 


Bideko zuhaitzak behatzen ari gara.


Haritzak ikusI, eta marrazten hasi ginen.


Atsedena hartuz, merezitako hamaiketakoa jan genuen.

Paisaiaz disfrutatzen.


Baserri ezberdinak ikusi genituen bidaian zehar.

Baserri batean, sagardoa nola egiten den erakutsi ziguten.
Goazen!



Kixkia: tresna honekin sagarrak jasotzen dira.
Sagarrondoen ondotik pasa ginen gure bidaia jarraitzeko.

Ia iritsi gara Lasartera!

Ikusi ze paisaia  polita! Atzean ikusten den mendia Adarra da.

                                                        
    Zuek ere animatu eta atera Lasarte-Oria ezagutzera!


                       


iruzkinik ez: