2017(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena

Las Vegas Asier Vega

LAS  VEGAS 

Las Vegas, Amerikako Estatu Batuetako Nevadako estatuko hiri handiena da. 2008an 558.383 biztanle zituen. Mojave izena duen basamortu handi bat  inguratzen du Las Vegas.  

Hiria, oso ezaguna da kasino asko dituelako. Las Vegas baita ere famatua da bertan dauden hotelengatik  eta bertan egiten diren espektakuluengatik. Bertara joaten bazara beste mundu batean zaudela pentsatuko duzu.  Hainbat pelikulentzako irudia izan da, oso harrigarria delako. Pertsona famatu asko han jaio ziren, adibidez, Elvis Presley

Turista asko joaten dira Las Vegas. Ni ere gustura joango nintzateke.

Asier Vega 6.B

2017(e)ko urtarrilaren 16(a), astelehena

TENERIFE



TENERIFE


Tenerife Afrikar kostaldeko uhartea da, Ozeano Atlantikoan kokatua, eta Espainiako Kanariar uharteetako handiena eta populatuena da. Tenerifeko probintziak duen uharte nagusia da eta hiriburua Santa Cruz Tenerifekoa da. Jatorri bolkanikoa du. Tontor garaiena Teide da (3718 metro), sumendia berez eta Espainiako punturik garaiena.

IHAUTERIAREN HISTORIA

Garaiko bidaiaria eta kronisten arabera, XVIII. Mendeko inauterietan, bai aberatsek, festa eta dantzetan, baita herri xumeak  ere, ospakizun zaratatsuetan parte hartzen zuten. Erlijioak horrelako gauzak debekatzen bazituen ere, inauteriak ospatu egiten ziren.
1925. urtean lehen inauteri programa egin zen, Santa Cruz Tenerifeko udaletxeak antolatua.  Horretaz gain, bai mozorroak baita maskarak ere hobetuz joan ziren; honen ondorioz, lehen mozorro lehiaketak egin ziren.


ZONALDE TURISTIKOAK

Tenerifeko ekintza turistikoak hiru toki nagusitan kokatzen dira: Hegoaldea: bere landa herri, hondartza  zoragarri eta kostaldeko ostatu esklusiboekin; Metropoli-gunea; bertan uharteko eskaintza komertzial eta kultural onena dagoelarik; eta Iparraldea:  paisaia ikusgarriak eta bertako gastronomia onena aurkitu daitezke bertan. Natura, kirola, atsedena, aisia, hondartza…,  ekintza orok du tokia Tenerifen.

DRAGO
       

  Tenerifeko behealdeko eta zonalde epeleko landare espeziea.
 Negu-txoriarekin batera, Dragoa uharteko sinbolotzat hartzen da, eta istorio eta kondaira askoren pertsonaia nagusia da. Bere loreak txuri kolorekoak dira eta fruituek itxura borobila dute eta laranja kolorea.


TENERIFEKO PRODUKTUAK

Frutak, horietako asko tropikalak, barazkiak,  arraina, haragia eta “Papa”-k edo patatak bertako elikagai nagusiak dira. Tenerifera joanez gero, Papak dastatzea ezinbestekoa da, bertako saltsa internazionalarekin; Mojoa (gorria edo berdea, piperrautsarekin edo palmondo piperbeltzarekin, eta martorrizkoa).
Beste plater nagusienetariko bat, kanariar jaki edo lapikoa da, barazki eta haragi desberdinekin egindako salda da, eta espainiar sukaldaritzako jaki osasuntsu eta elikagarrienetariko bat da.
Gazta, gehienetan ahuntzarena, uharteko lehen plater gisa jatea ohikoa da.
Kanariar banana, ziurrenik, uhartediko produktu ezagunenetarikoa da.  Eta mundu osoan izendapen geografikoa  duen banana bakarra da.


TROYAKO HONDARTZA

Troya I eta II, Adeje kostaldeko hondartza tradizionalenak dira. Eguzkia eta lasaitasuna zein olatuak eta dibertsioa gustatzen bazaizkizu, hondartza hauek oso gustukoak izango dituzu.
Kalitatezko ura adierazten duen Bandera Urdina duten hondartza hauek, hodar-bolkanikokoak dira eta ur bareak izaten dituzte. Familian joateko oso aproposak dira, baita hondartzan eskaintzen diren ur ekintzetan parte hartzeko ere.

Goian aipatu dudan guztia ikusi ondoren, bertara nire familiaren joateko deseatzen nago. Oso leku interesgarria iruditzen zait, hondartza ikusgarriak, eguraldi ona eta jateko aukera handia dagoelako. Hegazkinez joatea gustatuko litzaidake, normalen horrela bidaiatzeko aukera ez dudalako, eta oso urruti dagoenez, itsasontziz denbora luze emango nukeelako.
Otsaila oso hilabete aproposa iruditzen zait bertara joateko, bertako gauza guztiez disfrutatzeaz gain, hain ezagunak diren inauteriez disfrutatu ahal izateko.

Marta Exposito 6.A