IHAUTERIAREN
HISTORIA
1925.
urtean lehen inauteri programa egin zen, Santa Cruz Tenerifeko udaletxeak antolatua. Horretaz gain, bai mozorroak baita maskarak
ere hobetuz joan ziren; honen ondorioz, lehen mozorro lehiaketak egin ziren.
ZONALDE
TURISTIKOAK
DRAGO
Tenerifeko behealdeko eta zonalde epeleko landare
espeziea.
Negu-txoriarekin batera, Dragoa uharteko
sinbolotzat hartzen da, eta istorio eta kondaira askoren pertsonaia nagusia da.
Bere loreak txuri kolorekoak dira eta fruituek itxura borobila dute eta laranja
kolorea.
TENERIFEKO
PRODUKTUAK
Frutak, horietako asko tropikalak,
barazkiak, arraina, haragia eta “Papa”-k
edo patatak bertako elikagai nagusiak dira. Tenerifera joanez gero, Papak
dastatzea ezinbestekoa da, bertako saltsa internazionalarekin; Mojoa (gorria
edo berdea, piperrautsarekin edo palmondo piperbeltzarekin, eta martorrizkoa).
Beste plater nagusienetariko bat,
kanariar jaki edo lapikoa da, barazki eta haragi desberdinekin egindako salda
da, eta espainiar sukaldaritzako jaki osasuntsu eta elikagarrienetariko bat da.
Gazta, gehienetan ahuntzarena, uharteko
lehen plater gisa jatea ohikoa da.
Kanariar banana, ziurrenik, uhartediko produktu
ezagunenetarikoa da. Eta mundu osoan izendapen
geografikoa duen banana bakarra da.
TROYAKO HONDARTZA
Troya I eta II, Adeje kostaldeko
hondartza tradizionalenak dira. Eguzkia eta lasaitasuna zein olatuak eta
dibertsioa gustatzen bazaizkizu, hondartza hauek oso gustukoak izango dituzu.
Kalitatezko ura adierazten duen Bandera
Urdina duten hondartza hauek, hodar-bolkanikokoak dira eta ur bareak izaten
dituzte. Familian joateko oso aproposak dira, baita hondartzan eskaintzen diren
ur ekintzetan parte hartzeko ere.
Otsaila oso hilabete aproposa iruditzen
zait bertara joateko, bertako gauza guztiez disfrutatzeaz gain, hain ezagunak
diren inauteriez disfrutatu ahal izateko.
Marta Exposito 6.A
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina