Goiz goizetik topoz abiatu ginen Zurriola surf Eskolara. Han neoprenoa jantzi eta gero, Zurriola hondartzara abiatu ginen. Surf taulak hartu genituen eta berehala konturatu ginen oso handiak zirela baina ederki flotatzen zutela.
Ondoren, Inbentoa zer zen, zein hankatan lotu eta nola lotu behar zen azaldu ziguten.
Gero, olatua datorrenean nola egin behar genuen arraun erakutsi ziguten.
Azkeneko surf-irakasleak taularen gainean zutik jartzeko uretan hiru mugimenduak erakutsi zizkigun.
Azkenik, uretan ari garela nola erori behar garen atzekoari edo aurrekoari mina eman gabe azaldu ziguten.
Azalpen horiek guztiak jaoso ondoren uretara sartu ginen. Edeeerki pasa genuen eta gusutra errepikatuko genuke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina