2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

ARANTZAKO ATERPETXEKO HERRI-KIROLAK



Arantzan egon ginen azken egunean, herri kirolak egin genituen frontoian. Horretarako, lau talde egin genituen: horia, urdina, berdea eta gorria. Han egindako hiru jolasak azalduko ditugu: Lokotsak, zaku lasterketa eta eskiatzeko egurrezko eskiekin lasterketak. Hemen uzten dizkizuegu jolasen informazioa eta bideoak. Animatu zaitezte jolas hauek probatzen!!!

LOKOTS JASOKETA


Lokots-jasoketa jolas bat da. Korrika joan behar zen eta lokotsak saskirainio eraman behar ziren.Txanda bakoitzean, pertsona batek hartzen zuen parte.Batzutan, lokotsak ez ziren saskian sartzen, baina oso dibertigarria izan zen.



ZAKU-LASTERKETA

 Zaku lasterketan parte hartzeko lau laguneko taldeak osatu genituen , lau pertsona kabitzen zirelako saku bakoitzean.Adostu eta gero,jausita denok batera egin behar genuen adostuta mugitu behar dira aurreratzeko. Saskiaren atzeko aldetik pasa behar genuen itzulia osatzeko. Gure gelan oso polita iruditu zitzaigun, baina zail samarra.

TALDE-LANA ESKIATZEKO

 ESKIEN JOLASA
Jolas hau egiteko. Bi taula eta lau soka alde bakoitzean. Launaka jarri behar ginen eta oinak sartu behar ziren soketan. Hasteko dantza bat egin behar genuen eta letra horrela esaten zuen: " Dale que te chungi chungi chungi dale que te frosti frosti frosti mmmm! Ze ona". Ondoren, eskubiko hanka aurreratu behar zen eta gero ezkerrekoa. Eta "eskubi-ezker, eskubi-ezker" esanez aurrera joan ginen helmugaraino iritsi arte.

iruzkinik ez: