2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

ARANTZAKO EGONALDIA




Arantza, Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, 632 biztanle ditu eta %99a
 euskalduna da.




Azaroak 14a: 9:30etan, Lasarten, autobusean sartu eta Arantzarantz abiatu ginen. 10:30etan  Arantzara iritsi ginen. Itzi, Beñat eta Beñat  monitoreak gure zain zeunden. Maletak eta motxilak hartuta, aterpetxera joan ginen. Arauak azaldu ondoren hiru taldetan banatuta herria ezagutzera joan ginen. 13:00etan bazkaldu genuen: makarroiak eta albondigak goxo-goxoak.

 15:00etan SAN JUAN XAR ezagutzera abiatu ginen. Galtzada erromatarretik ibiliz hasieran, Europako leku hezeenetatik  eta Arrata errekaren ondoan pasatu eta gero, naturak egindako kobazuloetara iritsi ginen eta bertan, San Juan Xar eskultura eta San Juan iturria  ikusi genituen.Kondaira polit bat kontatu ziguten, eta herri sinesmenaren arabera, iturri honen urak sendatzeko gaitasuna du.



San Juan Xar eskultura.




Zapi edo oihal bat bertako iturrian busti eta mindutako gorputz atala igurtzen da, gero, zapia ondoko harkaitzetan utzi behar da”
 
San Juan Xar iturria.

 

 



Gauean, herrian zehar jolasten ibili eta gero, pijama jantzita ohera joan ginen. Berta eta Oiartza patruilatzen ibilita eta gure urduritasunak lasaitu ondoren, azkenean lotan geratu ginen.
 Azaroak 15a : Arduradunak, gozaltzeko mahaiak prestatu  eta ondo gosaldu ondoren, gure bila etorri ziren monitoreak. Goizeko jolasa azaldu ziguten: “Altxorraren bila”. Herriko mapak eskuetan eta taldeetan banaturik pistak bilatzera joan ginen. Bai zaila! Ez zuen inork lortu altxorra aurkitzea!
Arratsaldean, bazkaldu eta gero, “zuhaitz parkera” abiatu ginen. Bertara joateko, mendi bat igo behar izan genuen, oso aldapatsua eta arrokatsua  zen. Goian, monitoreek ziurtasun neurriak azaldu zizkiguten, eta arnesak eta kaskoak buruan jarrira abentura hasi zen . Esperientzia ikaragarria izan zen, errepikatzeko modukoa. Buelta, menditik behera, beldurgarria izan zen, gaua iritsi zelako eta linterneen  laguntzaz jaitsi behar izan ginelako.





Prest abentura hasteko.

Goitik, paisaia ederrak ikusten ziren.




Gauean, afaldu ondoren, diskotekan dantzan ibili ginen. Zein ongi pasa genuen!
 
Azaroak 16a: Azken eguna iritsi zen. Frontoira joan ginen eta “herri kiroletan” aritu ginen: zaku-lasterketak, txingak, lokotxak, soka-tira, lauko-ski jolasa ….. Jolasa hauek ondo burutzeko “talde lana” garrantzitsuena zela ikasi genuen. 

Zakuetan, talde lana.
 
koordinazio lana


Indarrak neurtuz


Soka prestatzen, profesionalak bezala              
Soka-tira




Bazkaltzera aterpetxera bueltatu eta monitoreentzako bertso hauek prestatu genituen:

Lasartetik etorri (e)ta 
zein polita den Arantza
Euskara ikasiko dugu
izan gugan konfidantza
Zuekin aritu gara
jolas, irri eta dantzan
berriz etorriko gara
ez izan inoiz zalantza
Mundiala izan da (bis)
Arantzan egotea
bihotz puska bat (bis)
zuekin geratu da

(Doinua: Labezomorro)


Ion, Beñat eta Beñat monitoreak





14:30etan  autobusera hartzera abiatu ginen, eta gurekin batera herriko txakur txiki bat autobusean sartu zen. Gurekin  etorri nahi zuen. Pakito III. izena jarri genion. Nekatuta iritsi ginen Lasartera, baina berriz  bueltatzeko gogoz.

Itzela, ikaragarria, dibertigarria, polita eta errepikatzeko moduko irteera izan zen.
 
6. mailako ikasleak






iruzkinik ez: