2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

KONPOSTA EZAZU GUREKIN


Ikasturte honetan eskolan konpostatzeko asmoa dugu. Horretarako, martxan jarri dugu jasotze-sistema berezia eta lan horretan, seigarren mailako ikasleok arduranak izango gara. Konpostari buruz dakigun guztia kontatu nahi dizugu. Ba al zatoz...Konpostatzera?


ZER DA KONPOSTA?

Gelaz gela konposta eskolan nola egingo dugun azaldu genuen.
Konposta gure janaren hondarrak bilduz eta eraldatuz sortzen den lur goxoa da. Gure janari-hondarrak, gai hezea, eta makilak eta belar lehorrak, gai lehorra, nahasten dira. Ondoren, zomorroek lur goxoa egingo dute.


ZERTARAKO EGITEN DUGU?
     
Landareak zaintzeko lur goxoa edukitzeko; ez kutsatzeko, modu honetan,ez delako zabor-bilketaren kamioia behar; eta aurrezteko, zabor bilketaren zerbitzuak ez direlako behar.  


ZER BOTA DAITEKE KONPOSTATZERA?
Eskolako konpostagailuan konposta egiten.

Gure janariaren hondarrak: arrautza-azalak, oilaskoaren hezurrak, ogi pusketak, patata-azalak, txanpinoien oinak, kortxoak naturalak badira...baina, gu eskolan ikasten hasiko gara eta momentuz Frutazalak baino ez ditugu botako. 



NOLA ANTOLATUKO GARA KONPOSTA EGITEKO?

Seigarren mailako ikasleak konpostontziak jasotzen.

Seigarren mailako ikasleok konpostaren arduradunak izango gara.Eskolako txoko eta pasilo desberdinetan jarriko diren ontzi marroiak astero jasoko ditugu eta bertako frutazalak konpostagailura botako ditugu. Berta irakaslearen laguntzaz,nahasketa egingo dugu eta handik hilabete batzuetara lur goxoa jasoko dugu.

Beraz, adi egon eta… Hasi fruta jaten!                    
          

iruzkinik ez: