2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

ODIS: MACHU PICCHU








Machu Picchu jatorrizko izenaz segur aski Patallaqta Kolonaurrreko gune arkeologiko inka da,2430 metrora kokatua.XV mendean harriz eraikitako llagta da,Andeetako herrizka inka zahar bat.Llaqta hau Machu Picchu eta Huayna Picchu mendiak lotzen dituen harrizko muinoan Kokatzen da,Erdi Andeetako mendebalde aldean isurialdean,  Peru Hegoaldean.

KOKAPENA:
Hurbilen dagoen hiri garrantzitzuena cusco da,oraingo eskualdearen hiriburua eta Inken  zaharra,handik 130 Kilometrora kokatuta dagoena. Santutegi historikoa galzorian  dauden espezie biologikoak babesten ditu eta Inka kokaleku ugari,haien artean,Machu Picchu nagusi delarik.

AURKIKUNTZA:
Machu Picchu,ofizialki,Hiram Bingham esploratzaile estatubatuarrak aurkitu zuen 1911n. Ez-ofiazioalki, Agustin Lizarraga,euskal jatorriko lurjabe perutarra 1902ko uztailaren 14an iritsi zen hiri zaharrera,eta hala idatzi zuen ikatzez Hiru Leihoen hormako harri batean.Lizarragaren asmoa ez zen monumentu harrigarriak aurkitzea, laborantzarako lurrak baizik.

HISTORIA:
XVI. Mende erdiko dokumentuen arabera, Machu Pichhu  Pachautec  delakoaren(lehenengo enperadore Inka,1438-1470)atsedenerako egoitza bat izan zen.
Dirudienez,hiri sakratua santutegi gisa erabili zutela erakutsiko lukete.Bi erabilerak,jauregi eta santutegiarena,ordea, ez ziren bateragarriak.

GIZATERIAREN  ONDARE
Machu Picchu Unescoren  Gizateriaren Ondareen zerrendan dago  1983tik. Gainera, santutegi historiko “izeneko gune ekologiko eta kulturalaren  barnean,2007ko uztailaren 7an Munduko zazpi mirari berrietako bat izendatu zuten,Lisboan antolatutako ekitaldi batean, mundu osoko ehun milioi hautesleen bitartez.
Machu Picchura joan behar dugu  oso polita delako.

ODIS PILDAIN 6.A







ANGEL: AMSTERDAN BISITATU BEHARREKOA DA.



KOKAPENA: 
Herbehereetako hiriburua eta hiririk populatuena da, 826.659 biztanle ditu. Amstel ibairen eta ipar itsasoko kanalaren gainean eraikia dago hiria.

EKONOMIA:
Administrazio eta banka gune garrantzitsua da Amsterdam. Portua Holandako bigarrena da, Rotterdamgoaren ondoren. Amsterdam garrantzi handiko industrigunea da:itsasontzigintza, garagardogintza,kimika,mekanika eta elektronika industria...

HISTORIA:
Arrantzale herria XII. mendean, Hansa  ligan sartu eta berehala merkataritza-gune garrantzitsua bihurtu zen.

GARRAIOBIDEAK:
Nazioarteko aireportua badago eta hiriko metroa aipatzekoa da.

KIROLA:
Amsterdamgo Ajax hiriko futbol talde nagusia da eta Herbehereetako garrantzitsuenetarikoa da.
Amstersdam,gainera ,1928ko Udako Olimpiar Jokoak antolatu zituen hiria izan zen.

ONDASUN NABARMENAK:
Europako arte eta turismo hiri garrantzitsuenetakoa da Amsterdam. Monumentu ugari ditu: XVII. mendeko jauregiak, XVI. mendeko udaletxea,sinagoga portugaldarra.

MUSEOAK:
Hiriak hainbat museo ditu, nagusiak Rijksmuseum, Stedelijk museoa, Van Gogh Museoa, Anne Frankeren Etxea, Rembrandten etxe-museoa eta Madame Tussauds izanik.
Amsterdamera joan behar dugu oso hiri polita eta interesgarria delako eta  bisitatzeko leku ugari dituelako.


Angel Balduz 6.A

LEXURI: ERROMAKO KOLISEOA



Erroman (Italian) koliseoa erdialdean dogoen erainkin hadi bat da.50.000 pertsonentzako tokia zuen,gizarteko maila baxuagoko jendea zegoen. Koliseoan, gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak egiten ziren.Ia 500 urtez erabili zen , historiako azken jokoak , VI. Mendean ospatu zirelatik, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketa. Gladiadore borrokez gain , beste ikuskizun batzuk ere egiten ziren koliseoan , naumaquia , animalia ehiza , exekuzioak… . Eraikina , halako ekitaldietarako erabilia izateari utzi zitzaion Goi Erdi Aroan. Koliseoa , beti ikusi izan da Erroma Inperialaren ikur gisa.
Niri Koliseoa asko gustazen zait eta espero dut noizbait ikustera joatea.
Lexuri Díaz 6.A

LEIRE: EIFFEL DORREA



EIFFEL DORREA

   Eiffel dorrea, munduko  monunentu bistatuenetariko bat da. Paris, Frantziako hiriburuan dago.

 Berez,  350 metro eduki behar zituen, baina bizilagunek beldurra zuten harri bakar batek bota ahal zuela pentsatzen zutelako. 
 324 metro garaiera  du eta 10.000 tonatako pisua du.  Azken 24 metroak telebistako antena batena da. 
 Eiffel dorrea 1887 eta 1889 urteen artean eraikin zen. Gustave Eiffel-ek diseinatu zuen.

 Eiffel dorrea burdinez eginda dago. 200 langile hartu zuten parte eta 18.038 burdin atal elkartu behar  izan zituzten.

 Jendeak oso arriskutsua zela pentsatzen zuen, oso altua zelako.

  Jende asko joaten da Eiffel dorrea ikustera,  ikaragarria delako, eta Paris, hiri oso erromamtikoa  delako. Dorrean, 58 jatetxe daude, dendak, tabernak eta Gutave Eiffelen bulegoa ere.

 Familiarekin edo nobioarekin joateko  polita da.

 Eiffel dorrera, edozein adineko persona joan daiteke.  Ni ez naiz joan, baina gustatuko litzaidake joatea. Zergatik???  Esan didatelako ikaragarri polita dela.

                              LEIRE 6.B

JOEL El Pozo de los Humos



El Pozo  de los Humos


“El Pozo de los Humos” ur-jauzi bat da.  Ur –jauziak, 50 metro inguruko altuera du.

Kokapena:

 Espainiako Gaztela eta Leon erkidegoan, Salamanka probintziako ipar-mendebaldean, Uces ibaiaren ondoan kokatzen da, Salamancako Pereña de la Ribera eta Masueco herrietatik oso gertu.

Salamankatik  “Pozo de los Humos-era” 80 km daude gutxi gora behera.

Ingurunea:

Txori zaleek, bertan ikus ditzakete: zikoin beltzak, arreak, arranoak, milanoak, alimotxeak…

 Beste animalia mota ere ikus daiteke: ugaztunak, narrastiak, anfibioak …

Landare artean, besteak beste,  gaztainondoak, olibondoak, elorriak… topatuko dituzue.

Nola iritsi:

Bertara iristeko, Masuecoren herritik errepide luze bat  ateratzen da.

Oinez, iristea zaila bada ere joatea merezi du. 1,3km-ko aldapa bat jaitsi behar da Pozo de los Humos-era iristeko. Buelta, beste gauza bat da, arrapalak oso gogorrak direlako. 

Lekua oso polita da eta urarekin ikusgarria da. Joaten bazara, kontuz ibili, harri batzuk oso irristakorrak daudelako.

Egun bat familiarekin pasatzeko eta paisaia natural honetaz disfrutatzeko.

                                   JOEL 6.B

JAVI: MERIDAKO ERROMATAR ANTZOKIA









Mèridako erromatar antzokia arkeologia multzoa osatzen duten eraikinetako bat da. 1993an Unesco erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
6.000 ikusle inguruko edukiera du, eta horregatik, orain festetako azken egunean han dantzak eta bestelako emanaldiak bertan egiten dira.

MERIDA HIRIA
KOKAPENA
Mérida (extremadureraz MériaExtremadurako hiriburua eta bertako hirugarren udalerririk populatuena da, Badajoz eta Cáceresen atzetik.
Badajozko probintziaren iparraldean dago kokatuta, eta Guadiana ibaiak zeharkatzen du hiria.

GASTRONOMIA
Hango janari tipikoa hestebeteak dira: txorizoa, patea, urdaiazpikoa… Migak ere ohiko plateren artean aurkitzen da.
Bertako edari tipikoa ardo zuria da, Sierra de Gata ardoak, adibidez.

TURISMOA
Hiritik 20km-tara acqua park bat dago Lusiberia izenekoa.
Meridan bisitatu beharreko lekua badago, hori Erromatar Antzokia da:
Espainiako Extremadura Autonomia erkidegoko Mérida udalerrian dagoen antzoki historikoa da. Aintzinako Erromaren garaian eraiki zen, K.O. 15-16.urtean, Marco Agripa  erromatar politikari eta jeneralaren ekimenez.
Gaur egun Mérida udalerria dagoen lekuan Augusta Emerita erromatar hiria zegoenean.
Hango gauzak gustatzen zaizkit eta familiarekin joan nahiko nuke.

JAVI MORENO 6.A