KOKAPENA:
Herbehereetako hiriburua eta hiririk populatuena da, 826.659
biztanle ditu. Amstel ibairen eta ipar itsasoko kanalaren gainean eraikia dago
hiria.
EKONOMIA:
Administrazio eta banka gune garrantzitsua da Amsterdam. Portua
Holandako bigarrena da, Rotterdamgoaren ondoren. Amsterdam garrantzi handiko
industrigunea da:itsasontzigintza, garagardogintza,kimika,mekanika eta
elektronika industria...
HISTORIA:
Arrantzale herria XII. mendean, Hansa ligan sartu eta
berehala merkataritza-gune garrantzitsua bihurtu zen.
GARRAIOBIDEAK:
Nazioarteko aireportua badago eta hiriko metroa aipatzekoa da.
KIROLA:
Amsterdamgo Ajax hiriko futbol talde nagusia da eta Herbehereetako
garrantzitsuenetarikoa da.
Amstersdam,gainera ,1928ko Udako Olimpiar Jokoak antolatu zituen
hiria izan zen.
ONDASUN
NABARMENAK:
Europako arte eta turismo hiri garrantzitsuenetakoa da
Amsterdam. Monumentu ugari ditu: XVII. mendeko jauregiak, XVI. mendeko udaletxea,sinagoga
portugaldarra.
MUSEOAK:
Hiriak hainbat museo ditu, nagusiak Rijksmuseum, Stedelijk
museoa, Van Gogh Museoa, Anne Frankeren Etxea, Rembrandten etxe-museoa eta
Madame Tussauds izanik.
Amsterdamera joan behar dugu oso hiri polita eta interesgarria
delako eta bisitatzeko leku ugari dituelako.
Angel Balduz
6.A
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina