PISA DORREA
Pisako dorrea (Italia), 1173ko
abuztuaren 9an Katedralaren kanpandorrea independentea eraikitzen hasi ziren.
Dorrea iparraldera okertzen hasi zen. Pisaren aldameneko estatu hirien arteko
gerrek kanpandorrea eraikitzeko lanak eten zituzten ehun urtez. Lanak jarraituz
gero, amildu egingo zen.
1272an, Giovanni di Simone lau
solairu berriak angelu apur batekin eraiki zituen, 1284an lanak berriro gelditu
zituzten. Azken txanpari 1373an ekin zioten. Tommasso di Andre Pisanoren
agindupean paratu zituzten goiko solairua eta kanpaiak. Amaitu bezain pronto,
dorrea hegoaldera berriro okertzen hasi zen. Orduz geroztik, dorrea zuzentzeko
ahaleginak alferrikakoak izan ziren.
1838an Alessandro Della Gherardesca
arkitektoak dorrearen inguruan bide bat industu zuen. 1934an Benito Mussolinik
dorrea bertikal ipintzeko zementua bota arazi zuen oinarrian,baina mugitutako
lurra bigundu zuten eta dorrea are gehiago okertu zen.
Gutxi falta zen dorreak amiltzeko
eta II. Mundu gerran estatubatuarrek azken bultzadatxoa eman nahi zioten.
1964ko otsailaren 27an Italiako gobernuak arazoa konpontzeko laguntza eskatu
zuen. Helburua zehatza zen: dorrea gehiago okertzea saihestu behar zuten, baina
guztiz zuzendu gabe.
Emaitzak, ordea, mantso iritsi
ziren. Dorreak okertzen jarraitu zuen eta 1990ean ixtea beste erremediorik ez
zuten izan. 1993an marka guztiak hautsi ziren: oinarriaren eta goiko
erlaitzaren artean 4,47 metroko aldea zegoen.
Azkenean, zorutik 70 tona lur kendu ondoren, pixkanaka zuzentzen
hasi ziren. 2001ean zabaldu zituen ateak eta berriki mugitzeari utzi dio. Horrenbestez,
Pisako dorrea ez da gehiago okertuko… datozen 300 urteentan behintzat.
Nire ustez, Pisa dorrea bisitatu beharrekoa da. Ni familiarekin joango
nintzateke oso leku polita delako.
Amalur
Gallardo 6.A
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina