ERROMAKO KOLISEOA
Erroma hiriko erdialdean
dagoen eraikin hau, Koliseoa, aintzinako monumento bat da. Harriz egindakoa
orain dela ehundaka urte, k.o 70. urtean
hasi zen eraikitzen.
Erromako koliseoa, erromatar
arkitekturako lanik handiena dela esaten da. Eraikuntza obalatua da, 189 metroko luzeera,
156 metroko zabalera eta 48 metroko altuera dauka, 50 .000 pertsonentzako tokia
zuen, laurogei harmaila ilarekin
Sartzen zarenean, borrokatzen
egongo bazina bezala sentitzen zara, gladiatore bat bezala eta jendea zuri
animatzen.
Zergatik? Erromako garaian, gladiadoreen
borrokak egiten zirelako eta ikuskizun publikoa zelako. Gladiadoren azken
jolasak VI.mendean egin ziren.
Gladiadoren borrokaz aparte,
animalien ehiza, exekuzioak, gudu ospetsuen antzezpenak eta mitologia klasikoan oinarritutako antzezlanak ere
egiten ziren bertan. 500 urtez erabilia izan zen.
Oso handia da eta gauean ikaragarri
polita da. Milaka turistek ordaintzen dute urtero Koliseora sartzeko eta
bertako harea ikusteko. 2007an, nazioarteko lehiaketa
batean Munduko Zazpi Mirari Berrien artean aukeratua izan zen.
Badakizue
gauza bat? 2014ko azaroan,
zaintzaile batek pertsona bat harrapatu zuen 17 x 25 zentimetroko ‘K’ hizkia
grabatzen ari zela bertan eta horregatik, 20.000 euroko isuna jaso zuen.
NAGORE - 6.B
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina