LONDRES
Londres, ingelerez London, Ingalaterra eta Britainia
Handiko hiriburua da. Tamesis ibaiaren ertzean eta Britainia Handiko hegoaldean
kokatuta dago. 43an fundatu zuten erromatarrek, Londinium izenpean. 7.500.000 biztanle edukita, Londres Europar Batasuneko
hiririk handiena da.
Tamesis ibaiak zeharkatzen du hiria, eta
bitan banatzen. Ibaiak izugarrizko eragina izan du hiriaren garapenean. Ibai
horren ipar-ertzean fundatu zen Londres, eta mende askotan zehar zubi bakarra
egon zen, Lodon bridge.
AUZOAK
West End aisialdi eta erosketetarako
auzo nagusia da, eta Europako erosleku nagusiena da, Beste hainbat hiribururen
aurretik (Paris, Madril, Milan edo Berlin).
East End deitu esan zaio City-az
ekialdera den hiri eremuari.
GARRAIOBIDEAK
Londreseko garraiobide publikoak ez dira
soilik garraiobide bat, benetako nazio-sinboloak baizik. Hortaz, munduko
elementu publizitariorik garrantzitsuenetarikoak eta ezagunetarikoak dira.
KIROLAK
Futbol taldeak: Arsenal FC, Tottenham
Hospur, Chelsea FC, West Ham Unaited, Fulham, Crystal Palace, Queens Park
Rangers.
1908ko, 1948ko eta 2012ko Olipiar Jokoak Londresen izan ziren.
Wimbledongo txapelketa munduko tenis
txapelketa nagusien artean zaharrena da eta Grand
Slam delakoa osatzen du.
Errugbi taldeak: Harlequin FC, London Irish
eta Saracens FC.
MUSEOAK
Mundu mailan ezagunak diren museoak
Londresen daude.Museo handiena, zaharrena eta garrantzitsuena British Museum da, kontinente
guztietatik jasotako zazpi miloi baino objetu gehiago ditu eta urtero bost
miloi bisitari izaten ditu.
Niri lagunekin joatea gustatuko litzaidake.
Udan joan nahi nuke. Hegazkinez joango nintzateke.
Ander 6.A
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina