2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

MIRIAN:NEW YORK EDERRA DA



NEW YORK



Estatu Batuetan bizilagun gehien dituen hiria da, 8.200.000 hain zuzen.Izen bereko estatuan dago,Ozeano Atlantikoaren ertzean,Hudson ibaiaren bokalean.Estatu Batuetako hiririk handiena izan da 1.790ez geroztik. Hasieran, hiria Manhattan uharteko hegoaldean eraiki zen,munduko portu natural aproposenetako batean. Horrez gain, New York-ek mundu osoan eragin itzela dauka: hedabideak,  hezkuntza, entretenimendu, arte,moda eta publizitatea Halaber,nazioarteko arazoak aztertzeko gune oso  garrantzitsua da.

Gobernua
1.898an eratu zenetik,New York hiria metropolitar udalerria da. Lau urtetik behin hautatzen dituzte gobernu-buruak eta agintaldi bi baino ezin dituzte bete. Egungo alkatea Michael Bloomberg da.

Turismoa
Hiriko jarduera ekonomikorik nagusienetariko bat turismoa da, New York-ek urtero 40 milioi bisitari inguru dituelako. Empire State, Ellis uhartea, Broadwayeko antzerkia, Of Art museoa, Central Park, Rockefeller Center, Times Square, Bronx-eko zoologikoa edo Lorategi Botanikoa lekurik bisitatuenak dira. Bogarren eta Madison etorbideetan daude hiriko saltoki garestienetako batzuk.
Manhattango Metropolitan Museum of Artek bi milioi artelan ditu.Urtero 4,5 milioi bisitari izanik,munduko museorik garrantzitsuenetarikoa da.Hiriko beste museo garrantzitsu bat Museum of Modern Art da,ingelesezko haren siglekin ezaguna.

Kultura
Tom Wolfe idazleak New Yorken<<kultura airean dagoela ematen du,klimaren ezaugarria bat izango balitz>>esan zuen.Hirian hainbat mugimendu kulturalek izan zuten bere jaioterria:Musikan, 1980ko hamarkadan jazz;1970eko hamarkadan, hip hop; eta 1980ko hamarkadan, punk eta hardcore mugimenduen hiriburu bilakatu zen.

Arkitektura
New York hiriarekin loturarik estuena duen eraikin-mota etxe-orratzada.Hain zuzen ere,etxe orratzaren agerpenaren ondorioz aldatu zen bertako hiri-paisaia.


Kirola
Yankee Stadium,non New York Yankees taldeak 2009tik aurrera jokatzen duen.New York-en Estatu Batuetako lau kirol-liga profesionalen taldeetako batek du egoitza.Zenbait lehiaketa ospetsu ere ospatzen dituzte hirian:ezagunenak A.E.B.-etako Irekia tenisean eta New Yorkeko maratoia dira.

Central Park
New York-en 113 km2-ko azalerako parkeak eta 22 kilometroko hondartza publikoak dira.Central Park,3,41km2 laukizuzena da(4km x 800m).Manhattanen dago eta Estatu Batuetako parkerik bisitatuena da,urtero 25 milioi turista baititu.

New Yorkera nire familiarekin joan nahi dut. Udan joango ginateke eta hegazkinez noski. 

Mirian Prieto:6.A

iruzkinik ez: