2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

ALAIN: TOKIO






Tokio, (to:kjo: ahoskatua), Japoniako hiriburua da. 38 milioi biztanle ditu metropoli gunean. Honshu uharteko erdi-ekialdean dago, Kanto eskualdean. Hiri hau herrialdeko centro politiko, ekonomiko eta kulturala da, eta beste hiriek baino komunikabide, finantza instituzio, unibertsitatea, ikastegi, museo, teatro eta gune komertzial kontzentrazio handiagoa dauka.

NEKAZARITZA
Tokioren mendebaldean 8.460 hektareatako nekazal eremua dauka eta barazki eta fruitua hornitzaile handia da. Ziazerba eta komatsuna dira geihen ekoizten diren produktuak. Honetaz gain Tokioko lurren %36a basoek estalita dago. Zuhaitz ohikoena Cryptomeria da eta polinizazio garaian arazo handiak sortzen ditu hirian. Japoniako altzifrea ere ugaria da.

TURISMOA
2006an ia bost milioi turista atzerritar hartu zituen, bai eta milioi erdi japoniar turista ere. Turistek batez ere auzo berezietako eremu komertzialak bisitatzen dituzte, baina baita museo nazionala ere.


ARKITEKTURA
1923ko lurrikarak eta Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketek hiria suntsitu ondoren, Tokio berriztatu beharra izan zuen eta arkitektura modernoaren erakusle diren eraikinak jaso zituen. Tokyo Nazioarteko Foruma, Asahi Beer Hall, Mode Gakuen Cocoon Tower, NTT Docomo Yoyogi Eraikina eta Rainbow Bridge dira aipagarrienak. Ezin alde batera utzi Tokioko bi dorreak, Tokioko Dorrea eta 2012an bukaturiko Tokyo Sky Tree, 634 metrotako altuena daukana.

KIROLA
Japoniako kirol garrantzitsuenak beisbol eta sumo dira.Gainera, borroka-arteak ere asko praktikatzen dira, batez ere judoa, karatea eta aikidoa; azken aldian,ordea, futbolak ere bere tokia hartu du.
Honetaz gain aipatzekoa da 1964ko Udako Olimpiar Jokoak antolatu zituela eta 2020an Olimpiar Joko berriak izango direla bertan.

Nik nire familiarekin Tokiora joan nahi dut leku ikus garria delako.

Alain Mangas Erauncetamurguil 6.A

iruzkinik ez: