Bergen
Bergen
Norvegiako bigarren hiria da eta 267.600 biztanle ditu. Hordaland konberriko hiriburua
da. Bergen, “zazpi mendiak” izenagatik ezaguna da, zazpi mendiengatik inguratuta dagoelako. Zortzi udalerriz osatuta dago: Arna, Arstad, Asane,
Bergenhus, Fana, Fyllingsdalen, Laksevag eta Ytrebygda. 1217tik 1299raino,
Norvegiaren hiriburua izan zen. Hiriak sute ezberdinak sufritu zituen. 1831tik
1972ra Bergen independientea izan zen, beste udalerriekin bat egin zuen artean.
Klima:
Bergen,
Norvegiako hego-mendebaldeko kostaldean dagoen Hordaland konberrian dago,
itsasertzean bertan, ia-ia itsasoaren altuera berean dago (7m), zazpi mendiren magalean.
Ez da oso hiri hotza izaten. Oro har, Bergengo klima ozeanikoa da: uda epelak
eta neguan hotza egon ohi da. Bergenen euri ugari egiten du, horregatik da oso
ezaguna. Estatikoki esan daiteke mundu osoan euri gehien egiten duen hiria da.
Turismoa:
Bergen
Norvegiako hiririk dotoreena eta politena da, horregatik ezagunak diren fiordoen
sarrera-gune bilakatu da. Itsas bidaietako Europako kaiarik garrantzitsuenetariko
bat da. Bertan, Gizateriaren Ondare den Bryggen auzoa kokatzen da. Oso ezagun bihurtu
dira kaiaren inguruko merkatua eta Floyen mendira igotzen den funikularra.
Kultur gune garrantzitsua da 2000. Urtean Europako Kultura Hiriburuaren saria
jaso zuen. Urte guztian zehar goza daiteke Grieghallen-en egiten diren musika-kontzertuekin.
Musika jaialdi ugari egoten dira, baina denetan garrantzitsuena maiatzean eta
ekainean artean egiten diren Bergengo Nazioarteko Jaialdia dugu. Ezin ahaztu,
Komikien eta Jan-edanen Jaialdiak eta Bergengo Nazioarteko Zinemaldia.
NAROA 6.B
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina