2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

ABY MYRTOS, HONDARTZA PAREGABEA






MYRTOS: hondartza PAREGABEA






Myrtos, Greziako hondartza ikaragarri eta ederrenetarikoa da.

Myrtos hondartza , Cefalonia irlan, Joniko itsasoan, aurkitzen da.

Hondartza, irlaren iparraldean, Agia Dynati eta Kalon Oros mendien artean dago. Gutxi gora behera, hiru kilometroko  luzera du eta hondartzaren  alde batean kobazulo eder bat dago.

Hondartzako txuri koloreko harri borobil eta txikiek ematen diote urari zian eta turkesa  kolorea.

Hondartza, izugarrizko itsaslabar baten azpian dago  eta honek ematen dio itzal pixka bat.

Edertasun handiko paisaia naturala da. Lasaitasuna , ur epelak eta gardenak bihurtzen dute leku hau paradisu batean.

Jende asko joaten da oporretan, oso polita dalako.

Nire uztez nobioarekin joateko leku itzela da: egunez piknik bat eginez eta gauez kandelak piztuta, musika polit bat entzunez eta zeruko izarrak ikusiz, zita erromantiko bat izateko leku paregabea da Myrtos hondartza.

Ni ez naiz egon baina asko gustatuko litzaidake !

                                                                                      ABY   6.B

iruzkinik ez: