2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

KATIA: добрый день San Petersburgo!



            SAN PETERSBURGO





San Petersburgo Errusian dago, eskandinaviar penintsulatik gertu. Errusiako bigarren hiri handiena da, 5.026.000 biztanle dituela. Hiriaren izenak alemaniar jatorria du eta “San Pedro hiria” esan nahi du. Pedro handia bere zaindariaren omenez izendatu zen.

GASTRONOMIA
Errusiako platerak, oso goxoak dira, baina kaloria asko  dituzte, klimarengatik kaloria asko behar direlako. Zopak nagusienak dira. Guk hemen zopa beroak ditugu, baina Errusian beroak nahiz hotzak daude. ezagunena Zopa Gorria da. Beste plater ezaguna kabiar gorriaz betetako krepeak dira.

OSPAKIZUNAK
Errusian tradizio handiko ospakizun bat dago. Urtarrilaren 19an (neguan) Errusiako biztanleen artean oso zabalduta dago ibaiaren izotzetan zulo bat egitea eta ur izoztuetan sartzea arropa eta guzti, nahi izanez gero. Eliza katolikoaren ospakizun bat da eta Kreshenie izena du.

MONUMENTOAK
San Petersburgok 200 museo dauka. Handiena eta ospetsuena Hermitage museoa da. Gainera, hirian garrantzia handiko hiru etxe-orratz ditu: Lider dorrea (140m), Alexander Nevsky dorrea(124m) eta Atlantic-City dorrea(105m).Gaur egun,berriz, horrelako eraikin garaiak eraikitzea debekatuta dago.
Azkenik, San Petersburgoko unibertsitatea aipagarria da, 1819.urtean eraiki zen.

GARRAIOBIDEAK
San Petersburgoko metroa 1955eko azaroaren 15ean zabaldu zen eta gaur egun 110, 2kilometro eta 63 geltoki dauzka.


Nik San Petersburgora joan nahi nuke oso hiri polita eta atsegina delako. Baita gustuko dudalako.

Katia 6.A

iruzkinik ez: